2008/02/26

Diskriminazioa institutoan.

Txileko institutoko ikasle batek bere burua hil zuen diskriminazioa jaso eta gero. Beren kideek bideoa hau dedikatu diote.

2008/02/14

Teknologia edo metodología.

Normalean beti tecnologia berria eskatzen eta....,metodologia aldatzeko prest al gaude?

Web aplikazioak.



Diagramak eta eskemak egiteko web aplikazioa Jarrai dezagun dirudienez hain modan dauden web aplikazioekin. Oraingo honetan diagramak eta eskemak egiteko aplikazioa aurkeztu nahi nizueke: GLIFFY
Aplikazio hau Visio famatuaren antzekoa da eta egin ditzakezun gauzak ere antzekoak. Irudian gliffy-rekin egindako organigrama baten adibidea erakusten dizuegu.

2008/02/13

EUSKALHARD.

Euskalhard.net ordenadoreei buruzko guztia euskaraz
Euskalhard ataria sortu dute ordenadoreei buruzko informazioa emateko euskaraz. Bertan bai softwarea eta bai hardwareari buruzko gidak, deskargak eta baita bideoak ere lortu ditzakezu.

Webgune berria bisitatzeko http://www.euskalhard.net

2008/02/06

Jarrera baikorra.

Benetan uste al duzu zure jarrera baikorrak ezin duela mundua mugitu?.


Monters - Legs

Ikastube

Duela hilabete luze sortu zen Ikastube ataria. Youtuberen erara irakaskuntzarako bideoak gorde eta partekatzeko gunea.

Irakaskuntzan munduan dabilen profesional talde batek antolatu du, eta asmoen artean ikusentzunekoak partekatu eta eurek dioten modura "Hezkuntza 2.0" mugimendua sustatzea dituzte. Erregistratzeko esteka dute hasiera orrian, baina momentuz izen-ematea mugatua dela dirudi.

Hilabete honetan bideo batzuk bidali dira dagoeneko. Gehiago dira etortzeko seguruenik. Hemen daukazue ale bat: IVAPeko prestakuntza online.

2008/02/03

Hiyab eskolan.

Kulturarteko Hezkuntzari buruzko prestakuntzan erabiltzen duten bideoa doakizue. 8 minutukoa da, pittin bat luzea baina merezi du ikustea. Xavi Sala egilea da.

Urte berria, egutegi berria.


Orain dela gutxi urte berri bat sartu da gure bizitzan eta honekin batera aldaketak egiteko gogorik, ez da? Nork ez du pentsatu argaltzeaz, erreatzeari uzteaz, pixka bat gehiago mugitzeaz, bloga irekitzeaz, denbora hobeto planifikatzeaz?...enfin...has gaitezen proposamen errezago batekin: urteko egutegia berria gure mahian jartzea. Zer moduz egutegi geometriko bat? Matematikak, instrukzioa-testuak eta 31 hizkuntza egiteko aukera hurrengo helbidean (euskera barne) :

12 side calendar, edo kolore desberdinetan.

Txikitatik




Batzuei txikitatik ikusten zaie ezta?

2008/02/01

Kelly Family


Aspaldi Kelly Familytaz ezer entzun gabe, eta begira esazue zertan ari diren orain, seguru ezaguna egiten zaizuela abestia, soinua ez da oso polita, baina merezi du, entzun eta kontatu ze iruditu zaizuen.