2008/02/06

Ikastube

Duela hilabete luze sortu zen Ikastube ataria. Youtuberen erara irakaskuntzarako bideoak gorde eta partekatzeko gunea.

Irakaskuntzan munduan dabilen profesional talde batek antolatu du, eta asmoen artean ikusentzunekoak partekatu eta eurek dioten modura "Hezkuntza 2.0" mugimendua sustatzea dituzte. Erregistratzeko esteka dute hasiera orrian, baina momentuz izen-ematea mugatua dela dirudi.

Hilabete honetan bideo batzuk bidali dira dagoeneko. Gehiago dira etortzeko seguruenik. Hemen daukazue ale bat: IVAPeko prestakuntza online.

No hay comentarios: